Kalamu haziak ez daude kontrolatuak estupefazienteei buruzko 1961eko Konbentzio Bakarrarengatik. Cannabis-eko legezko kontzeptutik at gelditzen dira eta ez dira bere Erantsitako Zerrendetan sartzen. Konbentzio honek, bere 28. artikuluan zera dio: "Konbentzio hau ez da industria helburuetara (zuntza eta haziak) edo baratzera soilik zuzenduriko cannabis landarearen hazkuntzarentzat aplikagarria izango". Kalamu hazien inguruan dauden aplikazio legedi nazionalak asko aldatzen dira herrialdetik herrialdera. Batzuetan, kalamu hazien edukitza soilak askatasunaren pribatutasuna ekar dezaken zigorrak izan ditzake. Hau dela eta, indarraldian dagoen tokiko legediari buruzko informazioa bilatzea aholkatzen dugu, batez ere Alemanian, Austrian, Frantzian, Australian, Marokon, Zairen, etab. non cannabis hazien salerosketa edo edukitzea legearen aurkakoa den. Herrialde batzuk lantze jarduerak zigortzen dituzte, beste batzuk hauek onartu egiten dituztelarik helburu industrialak, zientifikoak, irakaskuntzakoak eta sendagarriak baldin badauzkate. Espainiar legediak osasun publikoaren aurkako delitu bezala tipifikatzen du estupefazienteak ekoizteko baliagarriak diren landareen lantze edo edukitzea, noiz hauen garapenak legez kanpoko kontsumo bat sustatzea, faboratzea edo erraztea duen helburutzat. Kalamu hazien komertzializazio, edukitze edo jabetza ez da delitu bezala konstitutiboa. Sweet Seeds-ek kalamu haziak komertzializatzen ditu, eta baita legezko merkataritzako beste hainbat artikulu ere, esaterako bildumazaletasunera zuzendutako artikuluak, hauek murrizketa zehatz bezala izango dutelarik beren helburua indarrean dagoen araudiaren aurkako jarduerak ez burutzea eta debekaturiko substantzien legez kanpoko kontsumoa sustatzea, faboratzea edo erraztea. Gure haziak bildumazaletasun artikuluak dira eta 18 urte gorako adinduei soilik saltzen zaizkie